Eginzaleak! Artisau berriak

Ekimenak fabrikazio digitalarekin eta software/hardware librearekin lotura duten hainbat jarduera proposatzen ditu, eta arreta jartzen du ekoizpen eta banaketa modu berrien bitartez eskulangintzako prozesu eta teknikak berreskuratzen dituzten joeretan.
Astean zehar egingo diren jarduerek publiko mota guztiei zuzenduak daude, hasi sortzaileetatik eta hiritarrenganaino. Teknologia merkeak erabiltzen dituzte praktika eta proiektuak hurbiltzea da honen helburua, baita fabrikazio eta banaketari dagokionez paradigma berrietan mugitzen direnak, eta material ezagutzan, teknikan eta “egitearen” gozamenean oinarritutako eskulangintza moduak aldarrikatzea ere.
Ekimen honek hainbat alor tematiko ukitzen ditu, hala nola sorkuntza eta sorkuntza-ikerketa, diseinu kolaboratzailean oinarritutako proiektuak, tekniken arteko zeharkakotasuna, jasangarritasuna, komunitatearentzat eta komunitatearekin garatutako tresnak, edo hiritarren jabekuntza gizarte-teknologien bitartez.

 ———— F*HACKING MATERIALST-Festa, Paola Guimerans eta Truka Rec

PIMG_1182rofesionalei eta zaleei zuzendutako lantegia (ikasleak, artistak, diseinatzaileak, ingeniariak, programatzaileak, etab.).
Artistak, sortzaile edo asmatzaile den neurrian, bere ideiak adierazteko material eta tresna teknologiko berrien bilaketan dihardu, eta bilaketa horretan, interakzio modu berrietara iritsi da. Diziplina arteko mugak lausotu diren honetan, marrazkia, margoa eta joskintzaren bitartez lantegi honetan zirkuituak eraikiko ditugu, material berriekin esperimentatuko dugu eta elektronika ehunetan txertatzeak (e-textiles) eskain ditzakeen sorkuntza aukerak arakatuko ditugu.
Egileak: Lourdes Cilleruelo
Materialak: botoizko pila, LED, hari eroankorra, kateorratza, pintura erreaktiboa (Thermochromic)

———— ROBOTIKA- Mar Delgado (cast)/Aritz Zabaleta (eusk)

11 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako lantegia. Jada erabilerarik ez duten tresna elektronikoak birziklatzen ikasiko dugu. Zatiak erabiliz bateriekin edo argi-panelekin mugitzen diren robot txikiak sortuko ditugu.

———— ELEKTRONIKA ZEURE ESKUEKIN- Mar Delgado (cast)/Aritz Zabaleta (eusk)

5 eta 1IMG_12210 urte arteko haurrei zuzendutako lantegia. Bakoitzak heldu baten laguntzaz parte hartuko du, elektronikaren oinarriak modu intuitibo eta seguruan deskubritzea helburu duen lantegi honetan. Plastilina eroalearekin jolastuko dugu, krisketa argidunak eta paperezko robotak egingo ditugu, eta frutarekin musika sortuko dugu.
Makey Makey: Fruituen bidez sortutako musika

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Rellena este campo
Rellena este campo
Por favor, introduce una dirección de correo electrónico válida.
Tienes que aprobar los términos para continuar